img1
img2
img3
img4
img5

Hazkuntza modua

Ustiakuntza guztietan animaliak gobernatzeko modu berbera erabiltzen degu. Txerrikumeak hogei kilo inguru dituenean mendira askatzen da (noski babeslekua eskeintzen diegu beti, baina irekia) eta bertan egongo da bost bat hilabetez 145-150 kilo egiten dituenerarte, kalitatezko pentsu naturalak eta mendian aurki ditzakeenak jaten (batez ere belar eta sastrakak, baina baita ere ezkur, gaztain, pagotxa eta honelakoak). Behin gizendutakoan txerriak hiltegira eramaten dira eta hilketa egunetik bi egun barru banatzen dira bezero guztiengana (harategiak, urdaitegiak, fabrikak,…), produktuaren berezko kalitateari beste ezaugarri berezi bat gehituz, freskotasuna.

 

cerdos aire libre txerriak camperos euskadi pais vasco

 

Gure animaliak albaitari kontrol zehatza daramate gure zerbitzu propioekin eta abeltzainak soilik gure albaitariak errezetatutako gaiak erabil ditzake eta soilik erabat beharrezkoa denean.

Gure txerriak, Nafarroan hazitakoak ezik, Hazi Fundazioak egiaztatzen duen Eusko Labeldun Baserriko Txerri araudiaren barnean ekoiztuko dira 2013ko irailetik aurrera dira.

label vasco cerdo campero aire libreko txerria free range pork

Modu ekologikoan ekoiztutako txerriak, Basatxerri animaliak bezala gobernatzen dira, baina kasu honetan pentsuak ere ekologikoak izaten dira eta ziurtapena Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseiluak (ENEEK) egiten du.

cerdo ecologico euskadi eneek