Elikadura
Txerrizaleok elkarteak ekoiztutako animaliak aske hazten dira eta naturalki elikatzen dira gure kideen baserrietako lur sailetan, berezko elikadura hau, honako ezaugarriak betetzen dituzten pentsu naturalekin osatuz:
- Animalien elikaduran SOILIK osagai transgenikorik ez duten (ez OGM) lehengai begetalekin egindako pentsu osoak erabiltzen ditugu, non lehengaiak zekaleak, lekak, oleaginosak eta honelakoak izaten diren.
- Zekale, leka eta oleaginosen portzentaia elikaduraren portzentaiaren %80tik ez da jeixten.
- Zekaleak ez dira inoiz elikaduraren %65a baino gutxiago.
- Ez da animali jatorria duen INONGO produkturik erabiltzen gure txerrien elikaduran (ez koipe, ez haragi irin ez bestelakorik).
Gure animaliek nahi adina jaten dute bere bizi osoan eta gure baserrietan lortzen dituzten baliabideek ematen dizkiete zapore, kolore eta ezaugarri bereziak bere haragi eta txerrikiei.