img1
img2
img3
img4
img5

Baserritarrak. Elkartearen Euskarri.

Ilusioak, gauzak ondo egiteko gogoak eta nekazal mundua eta usadiozko hazkuntza sistemak indartzeko nahiak batzen gaitu, txerriak ondo hazteko funtsezkoa den animalien zaintza berezia, gure eguneroko lanaren ardatza delarik.

Elkarteak zerbitzu tekniko-administratiboak ematen dizkie abeltzainei berezko teknikariekin (albaitaria, nekazal ingeniari teknikoa, e.a.) eta kideen ekoizpena antolatzen laguntzen du, merkatura astero behar den produktuarekin heldu ahal izateko.

Esan liteke proiektuaren arrakasta anitza izan dela, berari esker ustiapen berriak sortu direlako, erabilpen eskaxeko lurrei erabilpen errentagarri berri bat eman zaielako, alde batera utzitako produktu bati berriro ere merkatua iriki zaiolako eta proiektuaren errentagarritasunari esker, diru-sarrera osagarriak sortu direlako baserritarrentzat.

Eta hau dena, astero gure produktuak harategietan erosten dituen jendeari esker, beraz eskerrik asko denoi!.

 

joxean cerdo campero ecologico