img1
img2
img3
img4
img5

Animaliak

Basatxerri txerriak Nafarroan eta Araban jaiotzen dira, guretzat espreski lan egiten duten etxaldeetan. Txerrikumeak Large White-Landrace txerrama eta Duroc apoteen arrazetatik sortutako kruze berezikoak dira, mendian ongi moldatzen direnak eta era berean kalitateko haragi bat ematen dutenak, gozoa eta zaporetsua.

Erabiltzen dugun Duroc arrazak ematen die gure txerriei bere berezitasunetako bat, haragian barneratutako koipea. Arraza honi, pentsuaren kalitateari eta aske hazteak ekartzen duen ariketari esker egiten dira Basatxerri txerriak ain eder eta gozoak.

 

txerria cerdo campero libre duroc

 

Modu ekologikoan hazten ditugun animali gutxientzako (bi baserrietan soilik), txerrama berberak erabiltzen ditugu, baina kasu honetan apoteak Euskal Txerria arrazakoak izaten dira, gure mendietako berezko txerriak, gogorrak, koipetsuak eta haragia koipez ondo barneratzen dutenak, baina bere eskasiagatik gure baserri guztietan ezin erabilgarri direnak.

 

aia euskal txerria cerdo vasco ecologico