Nortzuk gara?
Txerrizaleok. Baserritarren elkartasun proiektua.
Txerrizaleok elkartea, Euskal mendietan txerriak aske hazten dituzten baserritarrak elkartzen dituen proiektu amankomuna da. Elkarteak Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroan sakabanatuak dauden baserritarrak biltzen ditu bere baitan eta Zestoan (Gipuzkoa) dauzka bere bulegoak eta hilketa, zatiketa eta banaketa biltegia.
Gure asmoak adierazten errazak eta lortzeko zailak dira:
- Kalitate goreneko txerri haragia eta txerrikiak ekoiztu nahi ditugu, ez bakarrik salmentarako, baizik eta gure familiek ere txerri hau jatea nahi dugulako.
- Animalien ongizatea bermatu nahi dugu, ez modagatik baizik eta animali hauei gure eskerrona zor diegula uste dugulako.
- Baserritarrei etekin ekonomiko bat bermatu nahi diegu, ez bakarrik proiektuaren muina garelako, baizik eta era honetan luzez jardun ahal izango geralako elkarrekin.
- Erabilpen eskaxa daukaten lurrei erabilpen errentagarri bat eman nahi diegu, era honetan gure paisaiak, mendiak eta Herria mantentzen lagunduko dugulako.
- Langilego prestatu eta motibatua mantendu nahi dugu, Elkartearentzat eta bere kideentzat eraginkorra eta berrikuntza iturri izango dena.
Honela, edozeinek ikusi ahal ditzake gure animaliak basoan barrena bazkatzen, lokatzetan etzanda, belardietan jolasten edo haritz polit baten itzalean siesta botatzen. Eta noski edozeinek bere begiz ikusi ahal dituela diogunean, elkartera deitzea besterik ez du eta bixita bat antolatuko diogu.
Kaixo eta ongi etorri