Nortzuk gara?
Txerrizaleok. Baserritarren elkartasun proiektua.
Txerrizaleok elkartea, Euskal mendietan txerriak aske hazten dituzten baserritarrak elkartzen dituen proiektu amankomuna da. Elkarteak Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroan sakabanatuak dauden baserritarrak biltzen ditu bere baitan eta Zestoan (Gipuzkoa) dauzka bere bulegoak eta hilketa, zatiketa eta banaketa biltegia.
Gure asmoak adierazten errazak eta lortzeko zailak dira:
- Kalitate goreneko txerri haragia eta txerrikiak ekoiztu nahi ditugu, ez bakarrik salmentarako, baizik eta gure familiek ere txerri hau jatea nahi dugulako.
- Animalien ongizatea bermatu nahi dugu, ez modagatik baizik eta animali hauei gure eskerrona zor diegula uste dugulako.
- Baserritarrei etekin ekonomiko bat bermatu nahi diegu, ez bakarrik proiektuaren muina garelako, baizik eta era honetan luzez jardun ahal izango geralako elkarrekin.
- Erabilpen eskaxa daukaten lurrei erabilpen errentagarri bat eman nahi diegu, era honetan gure paisaiak, mendiak eta Herria mantentzen lagunduko dugulako.
- Langilego prestatu eta motibatua mantendu nahi dugu, Elkartearentzat eta bere kideentzat eraginkorra eta berrikuntza iturri izango dena.
Honela, edozeinek ikusi ahal ditzake gure animaliak basoan barrena bazkatzen, lokatzetan etzanda, belardietan jolasten edo haritz polit baten itzalean siesta botatzen. Eta noski edozeinek bere begiz ikusi ahal dituela diogunean, elkartera deitzea besterik ez du eta bixita bat antolatuko diogu.
Kaixo eta ongi etorri
Zer ekoizten dugu?
Mendian hazitako txerria
Txerriak aske, elikagai naturalekin eta estresik gabe hazten ditugu.
Hau lortzeko txerriak gure baso eta zelaietan hazten ditugu belar, ezkur, pagoezkur, gaztain, garo, sastraka eta bestelako elikagai naturalak eta produktu onenekin (garia, garagarra, artoa, baba, e.a.) egindako pentsuak janez.
Era honetan, txerriak mendian duten bizimodu aske eta elikadura naturalari esker, lortutako haragi eta txerrikiak kalitate gorenekoak eta elikadura segurtasun osokoak dira.
Txerrikiak egiteko artisau onenak erabiltzen ditugu, gure haragia txerri kutixietan bihurtzeko, ahalik eta eraldaketa xinpleenak eginez, soilik ezinbestekoak diren aditiboak erabiliz.
Barne eta Sanitate araudi zorrotzenak jartzen dizkiogu gure buruari, produktuen trazabilitatea ziurtatzeko sistema eta teknologia onenak erabiliz, kontsumitzaileari kalitatezko produktu osasuntsuak erosten dituela ziurtatzeko.
Ekoizpen ekologikoko txerri kopuru txiki bat ere ekoizten dugu urtero, horretarako ditugun pare bat ustiakuntzetan, non gure betiko sistemaz gain erabiltzen dugun pentsua ere ekologikoa izaten ohi den.
Gure bezeroei ahalik eta produktu eta zerbitzurik onena eskeini nahi diegu, Proiektu hau eusten laguntzen digutelako.
Nola saltzen dugu?
Urdetxe, Basatxerri, Ekobasatxerri, Biga,… Izen desberdinak produktu anitzetarako.
Elkarteak bere produktuak saltzeko Basatxerri S.L. egitura erabiltzen du eta produktuak bere ezaugarrien araberako marken bitartez kaleratzen ditu.
Urdetxe: Eusko Labeldun txerria eta txerrikiak. EAEko baserritarrek beraien mendietan aske hazitakoa eta kalitate parametro zorrotzen arabera hautatua. Labeldun harategietan soilik merkaturatua (2013ko udazkenetik aurrera).
Basatxerri: Euskal Herrian hazitako eta aske ekoiztutako txerri eta txerrikiak.
Ekobasatxerri: Kopuru mugatuan eta modu ekologikoan ekoiztutako txerri eta txerrikiak.
Biga: Eusko Labeldun txerriarekin eginiko txerrikiak.